Arrotz

from by c69

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €0.25 EUR  or more

     

lyrics

gauean oinez
euriaren azpian
hiriko argiek
keinu egiten diote
baina ezin du mezurik ulertu

hitzen esanahia arrotz egiten zaio
irrifarrearen atzean ekaitza ari da

oinen azpian kaleek irrist egiten diote
ez dago geltokirik
begien bistan egunek ihes egiten diote
norabide bakarra

jende artean
etxera ez joatearren
beste norbaiten
azalarekin jantzi
duten ameskaiztoa dauka

bizi duen bizitza arrotz egiten zaio
normaltasunaren atzean ekaitza ari da

oinen azpian kaleek irrist egiten diote
ez dago geltokirik
begien bistan egunek ihes egiten diote
norabide bakarra

begietatik malkoek irrist egiten diote
ez dauka ikusterik
euri artean orduek ihes egiten diote
han, mundu arrotzean

credits

from Xeno, track released March 14, 2014

tags

license

about

c69 Elgoibar, Spain

contact / help

Contact c69

Streaming and
Download help